Aktualitate
Garapen Profesionala
Langileen etengabeko prestakuntza-ikasketak eta birziklapen profesionala egiteko laguntza-programa
Eskabideak aurkezteko epea, 2024ko irailaren 23ra arte
23.07.24 | Euskadi
Osakidetzako langileen etengabeko prestakuntzako eta birziklapen profesionaleko ikasketak egiteko laguntza-programa osasun-arloan etengabeko prestakuntzako eta lanbide-birziklapeneko ikasketak egiteko laguntzak ematea da, bai alderdi klinikoei dagokienez, bai kudeaketa- eta administrazio-alderdiei dagokienez, zentro edo erakunde nazionaletan.
Eskakizunak:
- Ikasketak 2023ko irailaren 1en eta 2024ko abuztuaren 31ren artean amaitzea
- Zerbitzu aktiboan dagoen langilea izatea deialdiaren ebazpena argitaratzen den egunean
- Eskabide sinatua eta gainerako dokumentazioa Osakidetzako edozein zerbitzu-erakunderen erregistroan aurkeztea deialdian ezarritako epean
- Deialdiaren ebazpenean jasotako gainerakoak
Eskabideak
Eskabideak aurkezteko epea: 2024ko uztailaren 23tik irailaren 23ra.
Interesdunek Osakidetzako Intranet korporatiboaren bidez aurkez dezakete eskabidea, honako bide honetan:Profesionalak/ Prestakuntza/ Prestakuntzako laguntzak/ Etengabeko prestakuntzako eta birziklapen profesionalesko ikasketak egiteko laguntza-programa
Interesgarria izan dakizuke
22.11.23 | Euskadi
Ikasketetarako eta etengabeko prestakuntzarako laguntzak Arabako ESIan
22.11.23 | Euskadi