Aktualitate
Garapen Profesionala
Bizkaia: Ikerketa Ikastaroa, Ebidentzian Oinarritutako Praktika eta Poster Zientifikoa
22.04.24 | Euskadi
SATSE Bizkaiak erizain, erizain espezialista eta fisioterapeutentzako ikastaroa eskaintzen du. Prestakuntzaren helburua da ikasleei metodo zientifikoaren urratsen eta helburuen ikuspegi arrazoitua eta orokorra ematea, kontzeptu teorikoen bidez. Gainera, ikerketaren oinarrizko kontzeptuak barneratzen ikasiko dugu, ikerketa motak deskubritzen eta ikerketa-azterketa bat nola egin ikasi
Eskolak GOIZEZ 09:00etatik 13:00etara edo ARRATSALDEZ 16:00etatik 20:00etara izango dira.
- Bizkaiko aurrez aurreko saioak
- 1. saioa : Maiatzak 20, astelehena
- 2. Saioa: maiatzak 21, asteartea
Lekua:
SATSEren Bizkaiko egoitza
Kostua:
Doakoa afiliatuentzat. Izena emateko unean 20 euroko fidantza eskatuko da eta "itxaron-zerrendara" pasako zara. Fidantza osorik itzuliko da ikasturtea amaitu ondoren. Edukiera gainditzeagatik onartzen ez diren pertsonei ere osorik itzuliko zaie, edo ikastaroa hasi baino 24 ordu lehenago bertaratuko ez direla ohartarazten dutenei.
120 € afiliatu gabeko pertsonentzat. (itzultzeko aukerarik gabe)
Egiaztatua:
2kreditu
Izen ematea:
2024ko apirilaren 22tik maiatzaren 5era, izena emateko plataformatik
Onartuak argitaratzea:
2024ko maiatzaren 6an, aurrez izena emandako pertsona guztien harremanetarako helbide elektronikoan.