Garapen Profesionala

SATSE Euskadik "Erizaintzako langileen funtzionamendu psikosozial eta laboralerako arrisku eta babes faktoreak, bizi kalitatea eta ongizatea" tesia babestu du

Tesi honek erizainen osasun mentalerako arrisku eta babes faktoreak aztertu nahi ditu, beraz, SATSEk inkestari erantzunez parte hartzera animatzen zaitu

"Funtzionamendu psikosozial eta laboralerako arrisku eta babes faktoreak, erizainen bizi kalitatea eta ongizatea" izeneko tesi proiektuak Deustuko Unibertsitateko Etika Batzordearen eta Euskadiko Medikamentuen Ikerketarako Etika Batzordearen (CEIm) aldeko txostena jaso du.
Galdetegi autoadministratuen bidez, erizainen osasun mentalerako arrisku- eta babes-faktoreak aztertu nahi dira, haien lan-funtzionamendua eta funtzionamendu psikosoziala, bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko prebentziozko esku-hartzeak egiteko.

Informazio gehiago

Inkesta

SATSE Euskadik proiektuarekin kolaboratzera eta inkestan parte hartzera animatzen zaitu, fisioterapeuta eta erizainei nahi duten maila akademikoa lortzen laguntzen diegulako, graduondokoetan eta doktoregoan sartzea neurri bidegabe eta diskriminatzaileekin oztopa ez dadin.

Era berean, erizainen eta fisioterapeuten merezitako aintzatespena defendatzen dugu, ahalegin eta dedikazio neketsuaren ondoren doktorego-titulua lortzen dutenean, gure diziplinek maila profesionalean eta sozialean aurrera egiten dute.