Berriak
Lana
Ezagutzen dituzu zure lanpostuaren arriskuak?
14.05.26 | Euskadi
Zer arriskuren eraginpean zaude zure postuan?
1. Arrisku biologikoak
Erizaintzako langileentzat ohikoenak eta arriskutsuenak dira. Ez ahaztu NBEen erabilera eta hondakin biologikoen kudeaketa segurua.
2. Arrisku ergonomikoak eta muskulu-eskeletikoak
Lanaren karga fisikoaren ondoriozkoak. Zaindu zure jarrera, egin etenaldi aktiboak eta erabili garabiak eta laguntza mekanikoak beharrezkoak diren guztietan.
3. Arrisku kimikoak
Sendagaien, agente anestesikoen, konposatu zitostatikoen, desinfektatzaileen eta abarren erabilerari eta manipulazioari lotutakoak. Irakurri arretaz produktu kimikoaren etiketa, manipulatu aurretik, erreparatu seinaleei eta erabili babes-material egokiak.
4. Arrisku fisikoak, teknologikoak eta mekanikoak
Inguruneko deribatuak: erradiazioak, zarata, tenperaturak, argiztapena, DBPen erabilera... Garrantzitsua da ingurune segurua izatea eta lan-arauetan adierazitako gomendioak ezagutzea: argiztapena, dosimetroa...
5. Arrisku psikosozialak
Erizaintzan oso presente daude, besteak beste: laneko estresa, burnouta, neke emozionala... Ezinbestekoa da erakundearen inplikazioa haiei aurre egiteko; laguntza eskatu behar baduzu.
Lanaldian istripuren bat izaten baduzu, lehenbailehen jakinarazi behar diozu zure arduradun hurrenari eta zure erakundeko POUri. Zure lanpostuaren arriskuen ebaluazioa eginda eduki behar du organizazioak. Eska ezazu!
Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan zure ordezkariarekin. Laguntzeko gaude!
Interesgarria izan dakizuke
20.12.23 | Euskadi
Osakidetzaren 2023ko Gizarte Funts Ekonomikoaren diru-laguntzak
21.12.23 | Euskadi