Garapen Profesionala

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako onartutakoen behin-behineko zerrenda

Erreklamazioak aurkezteko epea: 2024ko otsailaren 28tik martxoaren 5era

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpena argitaratu da IVAP-eko webgunean, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako behin-behinean onartutako eskabideak onartzen dituena.

Erreklamazioak aurkezteko epea: 2024ko otsailaren 28tik martxoaren 5era.

Eskabidearen egoera ikusteko eskatzaileak AZTERNETen sartu behar dira eta ibilbide hau jarraitu: Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena >IVAPeko ohiko deialdiak (2024-01-19) > Eskaeraren datuak.

Martxoaren 15ean argitaratuko da onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko ebazpena.

Prozesuari buruzko informazio guztia IVAP-en web-orrian ikus daiteke.