Albisteak

Ikusgarritasuna

Euskadiko prestakuntza: sexu- eta genero-aniztasuna eta osasun-arreta

Ekainaren 28an, LGTBI+ harrotasunaren nazioarteko egunean, AEFE-Euskadiko Erizaintza eta Fisioterapia Elkarteak , SATSE Euskadirekin lankidetzan, "Sexu- eta genero-aniztasuna eta osasun-arreta" ikastaroa eskainiko du erizain, erizain espezialista eta fisioterapeutentzat
Sexu- eta genero-aniztasuna eta osasun-arreta ikastaroa

Helburua:
Osasuna (fisikoa eta mentala) sexu- eta genero-aniztasunetik aztertzea, osasun-determinatzaile sozialen ereduan oinarritutako azterketa-esparru batetik abiatuta:
• LGTBI+ pertsonen errealitateak ezagutzea osasunaren esparruan, haien bizipenetan, arazoetan eta beharretan oinarrituta.
• Sexu- eta genero-aniztasunarekin hobeto bat datorren eta errespetatzen duen praktika klinikoa sustatzea

Irakaslea:
Inmaculada Mujika Flores, Soziologian eta Psikologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta ALDARTE Fundazioko zuzendarikidea.

Metodologia:
Aurrez aurre, 16:00etatik 19:00etara izango da.
Metodologia parte-hartzailea eta aktiboa erabiliko da talde txikietan, gogoeta lasaia eta partekatua egiteko. Eguneroko hizketaren kontzeptuak aztertzea eta zalantzan jartzea. Batera jarritako ideien eztabaida, konfrontazioa eta garapena. Kasu praktikoak eta horien perspektiba aztertzea.

Lekuak:

• Araba: SATSEren egoitzan (ekainaren 27an)
• Bizkaia: SATSEren egoitzan (ekainaren 28an)
• Gipuzkoa: Arima hotelean (ekainak 29)

Kostua:
- Doakoa afiliatuentzat.
- 80€ ez  afiliatuentzat (itzultzeko aukerarik gabe)

Inskripzioa: 2023komaiatzaren 15etik ekainaren 16ra, probintzia bakoitzeko inskripzio-plataformatik:

https://cursos.satse.es//alava

https://cursos.satse.es//vizcaya

https://cursos.satse.es//gipuzkoa

Egiaztatzea eskatut