Enplegua

Osakidetza-Erizainaren lekualdatze-lehiaketa: destinoen eskaintza

Baldintzak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destinoen aukeraketa egiteko edo aldatzeko epea: abuztuaren 4ra arte

2026ko uztailaren 14an, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpena argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten  erizain kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko destinoen eskaintza argitaratu da.

ESKATZEKO EPEA:

  • CTAPean parte hartzeko aplikazioa beti dago irekita, eta edozein unetan aldatu ahal izango da, baina uneko ziklorako ezarritako epea (2026ko abuztuaren 4a ) amaitu arte aukeratutako edo aldatutako destinoak soilik hartuko dira kontuan.
  • Halaber, abuztuaren 4an izango da baldintzak betetzeko eta merezimenduak alegatu eta baloratzeko epea (egun horretan CVan sartu eta balidatu ez dena ez da ziklo horretarako zenbatuko).
  • Egiten den eskabidea eta haren aldaketa indarrean egongo dira eta baliozkoak izango dira destinoren bat esleitu arte edo lantokiko zentroari uko egin arte. Azken hori destinoak esleitzeko behin-behineko ebazpenaren aurkako alegazioen azken egunera arte egin daiteke.

Izen-ematea:

Izen-ematea Osakidetzaren webguneko "Lekualdatze Lehiaketa Irekia eta Iraunkorra" aplikazioaren bidez egin ahal izango da.

Hemen ikus ditzakezu ebazpen osoak:

CTAParen faseen eskema, informazio garrantzitsuenarekin.