Enplegua
Osakidetza-Lan Osasuneko erizainaren lekualdatze-lehiaketa: destinoen eskaintza
08.01.26 | Euskadi
2026ko urtarrilaren 8an, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Laneko Osasuneko erizainen kategoriako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko destinoen eskaintza argitaratu zen.
Epea:
• Eskaera egiteko aplikazioa beti dago irekita, eta edozein unetan aldatu ahal izango da. Uneko ziklorako, aukeratutakoa edo aldatutakoa hartuko da kontuan, ezarritako epea amaitu arte: 2026ko urtarrilaren 29a.
• Egiten den eskabidea eta haren aldaketa indarrean egongo dira eta baliozkoak izango dira destinoren bat esleitu arte edo lantokiko zentroari uko egin arte. Azken hori destinoak esleitzeko behin-behineko ebazpenaren aurkako alegazioen azken egunera arte egin daiteke. Dagokion zikloko behin betiko aldaketak BOVPn argitaratu arte ezin izango dira aldaketa gehiago egin.
• Ebazpen honen bidez deitutako zikloan, 2025eko urriaren 7ko data hartu da erreferentziatzat eskaini beharreko lanpostuak hautatzeko. Data horretatik aurrera, ez da inolako aldaketarik egingo lanpostuak eskuratzeko ezaugarrietan eta baldintzetan, eskaintzan akatsik antzeman ezean.
Izen-ematea:
Izen-ematea Osakidetzaren webguneko "Lekualdatze Lehiaketa Irekia eta Iraunkorra" aplikazioaren bidez egin ahal izango da.
Ebazpen osoa: Lan Osasuneko erizaina
LLIIaren faseen eskema, informazio garrantzitsuenarekin.
Interesgarria izan dakizuke
11.07.24 | Euskadi
Kontratazio zerrenda. Erizaina, erizain espezializatuak eta Fisioterapeuta.
22.07.24 | Euskadi