Ekintza Sindikala
Araba ESI
Arabako ESIko ebakuntza-gela: Aldi baterako langileen egoera irregularra zuzendu dugu
SATSEk egoera irregular horren kalteak azaldu ditu eta Zuzendaritzak neurriak hartu ditzan lortu dugu.
SATSEk Arabako ESIko erizainen eskubideen alde borrokatzen jarraitzen du. Gure ordezkariek ikusi dute ebakuntza-gelan aldi baterako izendapenak zituzten erizainak urtarriletik kontratua sinatu gabe zeudela eta ez zutela ekaineko nominarik kobratuko.
Era berean, ez zeuden sisteman alta emanda eta ezin zituen nahitaezko erregistro indibidualak egin.
SATSEk ekin!
Sindikatuak Arabako ESIko Pertsonen Zuzendaritzara jo du egoera hori zuzentzeko.
Zuzendaritzarekiko bilera batean, SATSEk egoera irregular horren kalteak azaldu ditu, eta Zuzendaritzak honako neurri hauek hartu ditzan lortu dugu:
- Erizainek beren izendapenak sinatu ahal izan dituzte.
- Alta mekanizatu zaie.
- Ekaineko nomina kobratuko dute.
Langileen eskubideak ez urratzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea eskatzen dugu. Zure eskubideen alde borrokatzen dugu!
Egoera honetan bazaude,jarri harremanetan zure ordezkariekin!
Jarri harremanetan zure ordezkari sindikalarekin
ZURIÑE González - 646 02 99 73
MIRIAM Montaña - 681 085 635
AITOR Gasco - 646 029 960
NELA Santa Coloma - 676 133 049
Erlazionaturiko edukia
Aktualitate
29.06.23 | Euskadi