Ekintza Sindikala
Barrualde
Barrualde ESIko emaginen egoera jasanezina: NAHIKOA DA!
SATSEk urteak daramatza Barrualde ESIko emaginek egunero jasaten duten saturazio- eta gainkarga-egoera salatzen
Kexak, kontzentrazioak etengabeak izan dira, baita greba ere. Emaginek adierazi dute emakumeen asistentzia gainezka dagoela, eta gero eta zailagoa dela oso pilatuta dauden agendetan hitzordua eskatzea.
Ordezkapenik eza, emaginik eza
Arazo hori ez da urte-sasoikoa; aitzitik, egoera iraunkorra da, eta larriagotu egiten da udan eta beste opor-egun batzuetan, administrazioak urteak baitaramatza langileen absentziak ordezkatu gabe.
Aski da!
Barrualdeko emaginen lan-eskubideak errespetatzea eskatzen dugu:
- Agenda gainkargatuen amaiera: absentzia guztiak betetzea eta ordezkatzea.
- Emakumeentzako kalitatezko arreta: beren zerbitzu-zorroaren hedapen osoa, beharrezko laguntza-denborak errespetatuz.
- Etengabeko prestakuntza: ezinbestekoa ezagutzak eguneratzeko eta zainketen bikaintasuna bermatzeko.
Konponbideak behar ditugu!
Jarri harremanetan zure ordezkari sindikalarekin
SARAI Martínez - 659 760 631
USOA Luzuriaga - 665 708 957
Erlazionaturiko edukia
Aktualitate
29.06.23 | Euskadi