Lana
SATSEk erizainen diskriminazioa ezabatzen du EAGren eta Larrialdien autokontzertazioan
11.06.24 | Euskadi
SATSE Erizainen Sindikatuak epaitegira jo zuen erizainek aparteko lanaldiaren ordainketan jasaten duten diskriminazioa salatzeko, eta Epaitegiak arrazoia eman digu, bertan behera utzi du indarrean zegoen autokontzertazio-instrukzioa, eta negoziatzera behartu du Osakidetza, gure kolektiboaren diskriminazioarekin amaitzeko.
Osakidetzak ezohiko Mahai Sektoriala deitu du, EAGren eta Larrialdien eremuko autokontzertazioa jorratzeko.
Konponbideak eskatzen ditugu
SATSE mahai horretara joan da Osakidetzari horren inguruan egindako eskaerak planteatzera:
- Administrazioari eskatzea sakon azter ditzala nahi ez den neurri hori erabiltzeko beharra eragiten duten arrazoiak, eta dei egitea oinarrizko arazoei benetako konponbidea bilatzera, autokontzertazioa iraunarazi beharrean.
- Lehen mailako arretari eta arlo horretako profesionalen egoerari buruzko Mahai Sektorial monografiko bat eskatzea, eta herritarrei oporraldietan ematen zaizkien zerbitzuen murrizketa tratatzea. Horretarako, Osakidetzako langileen lan-baldintzak negoziatu eta eguneratu behar dira, eta kontratazioa hobetu, profesionalak erakartzeko eta atxikitzeko neurri gisa. Horren adibide garbia da une honetan mobilizatzen ari diren emaginen kolektiboa, profesional horien faltaren ondorioz jasaten duten gainkarga-egoeragatik.
- Hori konpontzen ez den bitartean, SATSEk aparteko lanaldia behar bezala konpentsatzea eskatzen du, eremu guztietan beren borondatez ase ez den eskaria betetzen duten profesionalak baztertu gabe, sistemaren benetako gabezien sintoma.
Ildo horretan, SATSEk konpromisoa hartu du NPB eta Larrialdiak hitzartzean akordio batera iristeko, betiere Osakidetzak ekainaren 10eko Mahai Sektorialean emandako hitza betetzen badu eta gure kolektiboetako aparteko lanaldia konpentsatzeko diskriminazioa ezabatzen badu.
Informatzen jarraituko zaituztegu!