Lana

Ezagutzen dituzu zure lanpostuaren arriskuak?

Erizaintzaren lanbideak berekin dakar hainbat arriskuren eraginpean egotea, pazienteekin, material biologikoekin, osasun-tresnekin, joan-etorriekin (in itinere istripua) eta premiazko egoerekin zuzeneko harremana izateagatik. Arrisku horiek ezagutzea da horiei aurrea hartzeko oinarria. Kontatu egingo dizkizugu!

Zer arriskuren eraginpean zaude zure postuan?

1. Arrisku biologikoak

Erizaintzako langileentzat ohikoenak eta arriskutsuenak dira. Ez ahaztu NBEen erabilera eta hondakin biologikoen kudeaketa segurua.


2. Arrisku ergonomikoak eta muskulu-eskeletikoak

Lanaren karga fisikoaren ondoriozkoak. Zaindu zure jarrera, egin etenaldi aktiboak eta erabili garabiak eta laguntza mekanikoak beharrezkoak diren guztietan.


3. Arrisku kimikoak

Sendagaien, agente anestesikoen, konposatu zitostatikoen, desinfektatzaileen eta abarren erabilerari eta manipulazioari lotutakoak. Irakurri arretaz produktu kimikoaren etiketa, manipulatu aurretik, erreparatu seinaleei eta erabili babes-material egokiak.


4. Arrisku fisikoak, teknologikoak eta mekanikoak

Inguruneko deribatuak: erradiazioak, zarata, tenperaturak, argiztapena, DBPen erabilera... Garrantzitsua da ingurune segurua izatea eta lan-arauetan adierazitako gomendioak ezagutzea: argiztapena, dosimetroa...


5. Arrisku psikosozialak

Erizaintzan oso presente daude, besteak beste: laneko estresa, burnouta, neke emozionala... Ezinbestekoa da erakundearen inplikazioa haiei aurre egiteko; laguntza eskatu behar baduzu.

Lanaldian istripuren bat izaten baduzu, lehenbailehen jakinarazi behar diozu zure arduradun hurrenari eta zure erakundeko POUri. Zure lanpostuaren arriskuen ebaluazioa eginda eduki behar du organizazioak. Eska ezazu!


Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan zure ordezkariarekin. Laguntzeko gaude!