Albisteak
Enplegua
Gasteizko Udalerako Erizainak kontratatzeko zerrenda osagarria
04.06.24 | Euskadi
Vitoria-Gasteizko Udalak oinarrizko laguntza-zerbitzutzat jotzen diren zerbitzu jakin batzuk martxan mantendu behar ditu. Eskaintza publiko bidezko hautaketa-prozesuetatik datozen kontratazio-zerrendak badaude ere, eta, eskaera handiko egoera jakin batzuetan, iraupen laburreko kontratazio-eskaintzetarako eta lanaldi laburreko kontratazio-eskaintzetarako kide asko badituzte ere, zerrenda horiek ez dira nahikoa behar horiei erantzuteko.
Ondorio horietarako, eta Aldi Baterako Kontratazio Zerrenden Jarraipen Batzordeak proposatuta, SPKL - ERIZAINTZA zerrenda sortzeko deialdia egiten da, kategoria horren egungo zerrendaren osagarri izango dena. Sartzeko ezinbesteko baldintza: Erizaintzako Diplomatura edo Unibertsitate Gradua.
Eskaerak udalaren www.vitoria-gasteiz.org/procesosselectivos web orriaren bidez baino ez dira aurkeztuko, identifikazio digitala egin ondoren (TMC, eDNI, B@kQ, Izenpe txartela, FNMT txartela...).
Eskabideak aurkezteko epea 2024/06/14an amaituko da.