Garapen Profesionala

Osakidetzako euskara ikastaroak 2022-2023: bigarren deialdia

Izen emateko epea: Lanordutako ikastaroak,azaroaren 7tik 17ra/Lanorduz kanpoko ikastaroak, azaroaren 21etik abenduaren 1era

1959/2023 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria­rena eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena argitaratu da. Honen bidez, 2023-2024 ikasturteko bigarren lauhileko euskara ikastaroetarako deia egiten zaie Osakidetza-Euskal osa­sun zerbitzuko langileei eta berari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei.

Izen-emateak

Lanordutako ikastaroetan izena emateko epea 2023ko azaroaren 7tik 17ra bitartekoa izango da, biak barne.

  • 5 orduko trinkoa
  • Barnetegia
  • Egunero 2 ordu

Lanorduz kanpoko ikastaroetan izena emateko epea 2023ko azaroaren 21etik abenduaren 1era bitartekoa izango da, biak barne.

  • 5 orduko trinkoa

Bigarren deialdia

Deialdi honetan Osakidetzako langileek har dezakete parte, lan-harremana edozein izanda ere, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan egotea, 2023ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 6ra bitartean lanorduetako ikastaroak eskatzeko; aldi baterako langileen eta ordezkoen kasuan, 2022ko apirilaren 19tik 2023ko apirilaren 19ra bitartean guztira bost hilabetetik gora lan egin behar izan dute Osakidetzan.
  • Lanorduz kanpoko ikastaro trinkoa urrian hasi duten langileek soilik eska dezakete ikastaroarekin jarraitzeko.

 

   Informazio gehiago eta izen-ematea intranet korporatiboan