Albisteak

Lana

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda

Horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, 2023ko urriaren 20tik hilabeteko epean

Behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, deialdiko 6. oinarriarekin bat etorriz aurkeztutakoak aztertu eta ebatzi ondoren, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako behin betiko onartutako eskabideak onartu dira.

Eskatzaileek Azternet-en kontsultatu beharko dute eskabidearen egoera, onartuak edo baztertuak izan diren jakiteko: «Eskaerak > Hizkuntza eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena > IVAPen deialdi arruntak (2023-08-01) > Eskabidearen datuak».

Ebazpen honetan xedatutakoaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, urriaren 20tik aurrera.

Errekurtsoak Azternet bidez aurkeztu beharko dira: «Eskaerak > Hizkuntza eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena > IVAPen ohiko deialdiak (2023-08-01) > Erreklamazio/errekurtso berria».

Idatzizko proba urriaren 28an egingo da Barakaldoko BECen, honako ordutegi hauetan:

1. HE: 13:00, 3. Pabiloia

2. HE: 12:30, 1. Pabiloia

3. HE: 09:00, 1. Pabiloia

4. HE: 09:00, 3. Pabiloia

Abizenen araberako banaketa hemen kontsulta daiteke

Informazio guztia IVAPen webgunean kontsulta daiteke.