Garapen Profesionala

Hizkuntza eskakizunen deialdi berria: Eskaerak egiteko epea zabalik

Eskaerak egiteko epea otsailaren 2tik 15era egongo da zabalik.

2024ko hizkuntza-eskakizunen lehen deialdia argitaratu da. 

Eskabidea elektronikoki egin behar dutenek, beraz, ziurtagiri digitala (identifikazio- eta sinadura-sistema) beharko dute, izapide guztiak deialdian zehar egin ahal izateko. 

Eskaerak egiteko epea otsailaren 2tik 15era egongo da zabalik, biak barne.

Inskripzioa AZTERNET aplikazioaren bidez inskribatu beharko da. 

Garrantzitsua: Ez dira onartuko paperean edo goian aipatutakoaz bestelako eran egindako eskabideak. 

Egutegia 

  • Onartuen eta baztertuen behin-behineko ebazpena: otsailaren 27an argitaratuko da 

  • Onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko ebazpena: Martxoaren 15ean argitaratuko da 

Idatzizko proba 

  • Apirilaren 20an egingo da, Barakaldoko BECen. 

  • Idatzizko azterketaren ordutegia eta pabiloien zonen banaketa; martxoaren 15ean argitaratuko da 

  • Idatzizko probaren emaitzak: Azternet-en ikusgai egongo dira maiatzaren 22tik aurrera 

Informazio gehiago eta eskaerak IVAPen webgunean.