Ekintza Sindikala
Barrualde ESI
Barrualdeko emaginak nazkatuta daude: irtenbideak nahi ditugu!
Profesionalek gainkarga handia dute, eta horrek gaixoen arreta okertzen du. SATSEk berehalako konponbideak eskatzen ditu

Barrualde ESIko emaginek beren salaketa helarazi digute, pairatzen duten prekarietateagatik eta egoerak udan okerrera egingo duelako duten kezkagatik: estaldurarik eza eta lan-karga areagotuak beste lankide batzuen agendak beren gain hartzeagatik.
Horrek guztiak, gainera, ondorioak ditu arreta eskasa jasotzen duten pazienteengan.
Borrokan gaude!
SATSEko delegatuok ekintza hauek ditugu programatuta:
- Bilera zuzendaritzarekin eta tratamendu-eskaera Langileen Batzordean
- Mobilizazioak
- Herritarrei informazioa ematea
- Sinadura bilketa
Eskatzen dugu
Barrualde ESIko SATSEko ordezkari sindikalok eskatzen dugu
- Udarako behar den kontratazioari estaldura ematea.
- Emaginek beren ordutegia ez gainditzea.
- Kontratatzeko langilerik ez badago, salbuespenezko neurri hauek proposatzen ditugu:
- Boluntarioen zerrendak sortu, ohiko ordutegia gainditzen duen eskaria betetzeko (15:00ak arte); 15:00etatik aurrera agendak ireki, eta orduak autokontzertazio gisa ordaindu, eta ez guardia gisa.
- Autokontzertazioaren B modalitatea onartzea, beste kategoria batzuetan bezala
Zure eskubideen alde borrokatzen dugu!
Jarri harremanetan zure ordezkari sindikalarekin
USOA Luzuriaga 665 708 957
SARAI Martínez 659 760 631
Erlazionaturiko edukia
Aktualitate
29.06.23 | Euskadi