Ekintza Sindikala
Barrualde
Emaginen egoera: ESI barrualderen prekarietateak eta immobilismoak bere horretan dirau
Uda gogorra izan da Barrualdeko emaginentzat, baina prekarietate-egoerak bere horretan dirau, absentzien estaldurarik eza dela eta

Pertsona bakar batekin bi hutsune betetzen ari dira, zentro ezberdinak betetzen dituen egiturazko plaza bat kentzearen kontura. Ohikoa den bezala, oporrak, norberaren gauzak edo kontziliazio- edo prestakuntza-baimenak ere ez dira ordezten ari osorik, eta, beraz, aurreikusi gabeko zerbat sortuz gero, plangintzak huts egingo luke. Arazo horri udan emaginak ez ordezkatzeagatik sortutako lan-karga gehitu behar zaio.
Egoera hori jasanezina da, bai profesionalentzat, bai artatzen dituzten emakumeentzat, beste udalerri batzuetara joan behar izaten dutelako, edo, are larriagoa dena, emakume batzuei aldatu egin zaielako erditzea prestatzeko data. Gainera, erditu ondoko edota edoskitzaroko klaseak bertan behera utzi dira hainbat zentrotan.
Osakidetza, neurriak har daitezen behar dugu:
- Emaginen bilaketa aktiboa
- Kontratu duinak eta ESI honetan dauden emaginak jarraitzeko baldintzak.
- Absentzia guztiak ordezkatzea, emakumeen arreta ona bermatzeko.
- Emaginen egitura-plazentzako neurriak hartu
Barrualde ESIko Zuzendaritzak egoera hori behar bezala planifikatzea eta kudeatzea eskatzen dugu!
Jarri harremanetan zure ordezkari sindikalarekin
SARAI Martínez - 659 760 631
USOA Luzuriaga - 665 708 957
Erlazionaturiko edukia
Aktualitate
29.06.23 | Euskadi