Garapen Profesionala
Osakidetzako Euskara Ikastaroak 2024: Eskaera egiteko epea zabalik
Osakidetzak euskara ikasteko ikastaro hauen deialdia egin du:
Hizkuntza-eskakizunei buruzko ikastaroak 1-2-3-4
Deialdi honetan 1., 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak prestatzeko ikastaroak eskaintzen dira, lan-ordutegiaren barruan zein kanpoan.
Lanorduetako ikastaroetan izena emateko epea 2024ko apirilaren 22tik maiatzaren 5era bitartekoa izango da, biak barne.
- Barnetegiak
- Egunero 5 orduko trinkoa
- Egunero 2 ordu
- 4.HE (aurrez aurrekoa)
Lanorduz kanpoko ikastaroetan izena emateko epea 2024ko apirilaren 22tik maiatzaren 26ra bitartekoa izango da, biak barne.
- Aurrez aurrekoa
- Autoikaskuntza on-line
- 4.HE (aurrez aurrekoa)
2024ko udako ikastaroak
Udako ikastaroak lanorduz kanpo egiten diren aurrez aurreko ikastaroak dira, 5 ordukoak edo barnetegiak, eta uztailean, abuztuan edo irailean egiten dira. Ikastaroen eskaintza ezagutzeko euskaltegietan eta barnetegietan galdetu behar da.
Eskaera egiteko epea: 2024ko apirilaren 22tik maiatzaren 5era bitartean, biak barne.
Eskaera telematikoa izan behar da. Telematikoki egitea ezinezko den kasuetarako, eskaera-orria.