Garapen Profesionala

Bizkaia: Erizaintzako bendaje funtzionalari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa

Izen-ematea 2024ko apirilaren 19tik maiatzaren 2ra, ikastaroen plataformatik: Ez geratu zure plaza gabe!

SATSE Bizkaiak erizainentzako ikastaro hau antolatu du. Ikastaro honen helburua da bendaje funtzionalak egiteko ezagutzak eta trebetasunak garatzea, oinarri teorikoaren ikaskuntzatik eta erizaintzako jardun-esparruetan duten aplikazio praktikotik abiatuta. 

 
Metodología 

Erdi-presentziala: 10 orduko aurrez aurreko eskolak, Fuden campus birtualetik online prestakuntza teorikoarekin. 

Kronograma 


Eskolak GOIZEZ 09:00etatik 14:00etara edo ARRATSALDEZ 16:00etatik 21:00etara izango dira. 

  • Prestakuntza teorikoa: maiatzaren 6tik maiatzaren 13ra. 
  • Bizkaiko aurrez aurreko saioak 
    • 1. saioa Maiatzak 14, asteartea 
    • 2. saioa Asteazkena, maiatzak 15 

 
Lekua: 


SATSEren Bizkaiko egoitza 

Kostua: 


Doakoa afiliatuentzat. Izena emateko unean 20 euroko fidantza eskatuko da eta "itxaron-zerrendara" pasako zara. Fidantza osorik itzuliko da ikasturtea amaitu ondoren. Edukiera gainditzeagatik onartzen ez diren pertsonei ere osorik itzuliko zaie, edo ikastaroa hasi baino 24 ordu lehenago bertaratuko ez direla ohartarazten dutenei. 

120 € afiliatu gabeko pertsonentzat. (itzultzeko aukerarik gabe) 

Egiaztatua:

2kreditu 

Izen ematea:

2024ko apirilaren 19tik maiatzaren 2ra, izena emateko plataformatik 
 
 

Onartuak argitaratzea: 

2024ko maiatzaren 3an, aurrez izena emandako pertsona guztien harremanetarako helbide elektronikoan. 

Informazio gehiago