Garapen Profesionala

Osakidetza: Prestakuntzarako laguntza-programaren ebazpena

Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabete batekoa da

Abenduaren 19an, publikatu da 1689/2023 ebazpena, abenduaren 18koa, Osakidetzako Giza Baliabideetako Zuzendariarena. Honen bidez, 2023. Ekitaldiari dagokion langileen etengabeko prestakuntzako eta birziklapen profesionaleko ikasketak egiteko laguntza-programaren deialdia ebazten da.

Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabete batekoa da.

Laguntzak 2024ko urtarrileko soldataren barruan ordainduko dira.

Ikusi informazioa Prestakuntzarako laguntzak atalean

Laguntzak

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileek etengabeko prestakuntza-ikasketak eta birziklapen profesionala egiteko laguntza-programa da.

Helburua: Laguntzak ematea osasun-arloan, alderdi klinikoetan nahiz kudeaketakoan eta administraziokoan, etengabeko prestakuntza-ikasketak eta birziklapen profesionala egiteko prestigio handiko zentro edo erakunde nazionaletan; estaldura-aldi honetan amaitutako prestakuntzetarako emango dira laguntzak: 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra