Enplegua

LLII Osakidetza : Laster argitaratuko da onartutako pertsonen eta esleitutako destinoen behin-behineko zerrenda

Erizaina, E. Espezialista eta fisioterapeuta. Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeari uko egin nahi dioten pertsonek 2024ko otsailaren 23ra arte izango dute
Logotipo Concurso de Traslados

2024ko martxoaren 11n, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren webgunean Osakidetzako Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren Ebazpena argitaratzea aurreikusita dago. Ebazpen horretan honako hauek jasotzen dira: onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda, lortutako guztizko puntuazioaren arabera ordenatuta, baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda eta destinoen behin-behineko esleipena, 2023ko martxoko zikloan, erizainen, emaginaren, osasun mentaleko erizainaren, lan-osasuneko erizainaren eta fisioterapeutaren kategorietan. 

Ebazpen horren edukia ez da argitaratuko 2024ko martxoaren 11ra arte. 

 
Uko egitea 

Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren oinarriak onartzen dituen 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 3.2.2 oinarriarekin bat etorriz, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeari uko egin nahi dioten izangaiek argitaratu baino 10 egun lehenago izango dituzte, hau da, 2024ko otsailaren 23ra arte. 

 
Horretarako, LLII-en webguneko aplikazioan aurkituko duzun "UKO" botoia erabili behar duzue, zure identifikazioarekin eta gakoarekin kategoria horretan parte hartzeko eskabidean sartzen zarenean. 
GARRANTZITSUA! Behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, ordea, atzera egitea baino ez da onartuko, eta horrek eskaera osoa ezabatzea dakar; beraz, lehiaketaren hurrengo zikloan parte hartu nahi baduzu, beste eskaera bat egin beharko duzu. 

 
Informatzen jarraituko dugu!