Albisteak
Garapen Profesionala
Lanbide Garapena: Ohiko deialdian onartutako eta baztertutako pertsonak
12.09.23 | Euskadi
Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren irailaren 12ko 1162/2023 EBAZPENA argitaratu da intraneten eta Osakidetzaren web orrian. Ebazpen horren bidez, garapen profesionaleko deialdi arruntean onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratzeko agintzen da. Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 1184/2023 Ebazpenaren bidez argitaratu da.
Interesdunek informazio gehiago eskuratu ahal izango dute Osakidetzako garapen profesionaleko aplikazio informatikoan irailaren 13tik aurrera.
Erreklamazioak
Halaber, jakinarazten dahamar egun balioduneko epea ematen dela erreklamazioak aurkezteko eta eskabidea zuzentzeko,ebazpen hau Osakidetzaren web-orrian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da, 2023ko irailaren 13tik 26ra, biak barne. Erreklamazioak Zuzendaritza Nagusiak kudeatuko ditu.
Edozein zalantza izanez gero, galdetu zure ordezkariari. Laguntzeko gaude!