Enplegua

Osakidetzaren lekualdatze-lehiaketa: Osasun Mentaleko erizainaren kategoriako akatsen zuzenketa

Osakidetzak jakinarazi du kategoria horren ebazpena aldatuko dela, eta, beraz, data berria ezarriko dela baldintzak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destinoen aukeraketa egin edo aldatzeko
Logotipo de Contratatación de Osakidetza

2023ko maiatzaren 31n argitaratu zen EHAAn Osakidetzako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdiaren ebazpena, besteak beste, Osasun Mentaleko erizainarena.2023ko ekainaren 21a arteko epea ezarri zen destinoak eskatzeko eta/edo indarrean dagoen eskabidea aldatzeko, bai eta betekizunak eta merezimenduak alegatzeko ere.

Data berria

Hala ere, ekainaren 21ean, Osakidetzak jakinarazi zuen Osasun Mentaleko Erizainaren deialdiari dagokionez, Ebazpena aldatzea aurreikusita dagoela, eta horrek data berria ekarriko duela baldintzak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destinoen aukeraketa egin edo aldatzeko.

Beraz, osasun mentaleko erizainen kategoriarako deialdiari dagokionez, zuzenketa hori argitaratzea aurreikusten da, eta horren berri emango dizuegu gertatzen denean.

Zalantzarik baduzu, jarri harremanetan zure ordezkari sindikalarekin edo probintzia-egoitzarekin.