Enplegua

Osakidetza Egonkortzeko EPEa Erizaintza: izendapena eta destinoen esleipena argitaratzea

Lanpostuaz jabetzeko eta gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, maiatzaren 24tik aurrera

Maiatzaren 23an argitaratuko da EHAAn Egonkortze EPEko erizainen kategoriako hautagaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena jasotzen dituen ebazpena.
 

Hona hemen epeak:

• I. eranskinean daudenentzat, lanpostuaz jabetzeko epea hilabetekoa da, "izendapenaren ebazpena" EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

• Horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea ere hilabetekoa da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari zuzenduta, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Esleitutako destinoaren jabetza hartzea plaza atera den ESIan egingo da, eta aurretiko hitzordua eska dezakezu esteka honetan edo telefonoz OSIan.

Honako dokumentu hauek eraman beharko ditu:

  • NAN, pasaportea edo gidabaimena.
  • TIS edo Gizarte Segurantzaren kartilla.
  • Osasun-azterketaren ziurtagiria, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.
  • Inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik kendu ez izanaren zinpeko aitorpena edo promesa. Dokumentu hori Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak emango du.
  • Elkargoko kide izatearen ziurtagiria: Elkargoaren webgunetik deskarga daiteke, gehienez ere lanpostuaz jabetu baino 15 egun lehenago.

Adjudikazioduna lanean ari bada Osakidetzan edo beste Osasun Zerbitzuren batean, karguaz jabetzeko, bere zerbitzu-erakundeari kargu-uztea eskatu beharko dio behar besteko aurrerapenarekin. Lanpostuaz jabetu eta hurrengo egunean hasiko da lanean.

Lanpostuaz jabetzea eragozten duen egoeraren batean egonez gero, kontsultatu Osakidetzara deitzean. Izena emateko epea luzatzeko eskatu beharko da hitzordua eskatzeko telefonoan bertan.

Zalantzarik baduzu, galdetu zure SATSEko ordezkariari!