Lana

Babes zaitez! SATSE Euskadik kontzientziazio-kanpaina bat abiarazi du Eskuak Garbitzeko Munduko Egunean

SATSEk azpimarratu du ohitura higienikoak indartu behar direla, "norbere burua eta pazienteak zaintzeko ekintza gisa"

Urriaren 15ean Eskuak Garbitzeko Munduko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Euskadiko Erizainen Sindikatuaren Lan Osasunaren arlotik kanpaina bat abiarazi dugu eskularruen erabilerari buruz kontzientziatzeko: transmisio-arriskuak prebenitzeko eta pazienteen eta osasun-langileen segurtasuna bermatzeko aukerarik onena. 


 

Baina gogoratu: eskularruak erabiltzeak ez du baztertzen eskuak garbitzea! Ezinbestekoa da eskuak urarekin eta xaboiarekin edo disoluzio hidroalkoholikoekin garbitzea. Mikroorganismoen transmisio-katea eteten duen eta ospitaleetan, osasun-zentroetan eta beste edozein arreta-gunetan kutsatzeko arriskua murrizten laguntzen duen funtsezko oztopoa da. 

Eskuak garbitzea: zaintza-ekintza bat 

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, "eskuak behar bezala garbitzeak milioika bizitza salbatzen ditu urtero". Hala ere, batzuetan deskuidatzen den edo modu desegokian egiten den praktika izaten jarraitzen du. Horregatik, SATSEtik azpimarratu nahi dugu beharrezkoa dela ohitura higienikoak indartzea asistentzia-maila guztietan, eta sentsibilizatzen jarraitzea arretaren kalitatean duten eragin zuzenari buruz. 

Eskuak Garbitzeko Munduko Egun honetan, erantzukizun partekaturako deia egiten dugu: "eskuak garbitzea norbere burua, pazienteak eta gizarte osoa zaintzeko ekintza bat da".