Lana

Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko zuzendaritzak bizkarra eman dio erizainen kolektiboari

Erizainen Sindikatuak ez du etorkizuneko hitzarmen kolektiboa bermatzen bere sinadurarekin, ez baita kontuan hartzen erizainen eta fisioterapeuten aldarrikapen nagusia: ordutegi-parekatzea.

Santurtziko San Juan de Dios Ospitaleko Zuzendaritzak hitzarmen kolektiboa sinatzeko akordioa lortu du enpresa-batzordeko ordezkaritzaren %23rekin soilik, eta erizainen aldarrikapenei entzungor egin die 

Erizainen Sindikatuak ez du bermatzen bere sinadurarekin ospitale horretarako etorkizuneko hitzarmen kolektiboa, ez baita kontuan hartzen erizainen eta fisioterapeuten aldarrikapen nagusia; hau da, zentroko kategoria desberdinen eta sektore publikoan eta egoitza-sektorean lan egiten duten lankideen arteko ordutegi-parekatzea. 

Ospitale honen (irabazi-asmorik gabeko fundazioa) jarduera nagusia Osakidetzatik eratorritako osasun-arreta da, baita Aldundiarekin hitzartutako bigarren solairuko geriatriako unitatean pazienteak artatzea ere. 

Gainera, ospitaleko larrialdiak Osakidetzako EAG gisa funtzionatzen du zentro horiei dagozkien ordutegietan (arratsaldeko eta gaueko txanda). 

Hala eta guztiz ere, unitate horietan lan egiten duten langileek ez dituzte parekatuta lan-baldintzak, ordainsariak eta lanaldi-ordutegia, eta Zuzendaritzak berriz ere alde batera utzi ditu "beste aldera begiratzeko" jarreraren bidez. 

SATSEk langileei egindako kontsultan agerian geratu zen ordainsari-zatiari buruz langileek emandako erantzuna babesten du. 

Hala ere, salatzen dugu hitzarmenaren gainerako artikuluak ez direla negoziatu eta ez zaizkiela langileei jakinarazi sinatu aurretik. 

Era berean, argi utzi nahi dugu, Zuzendaritzak testua aldatu ondoren, hitzarmena sinatu duten sindikatuek defentsarik gabe utzi dituztela langileak, eta erabaki zail bati aurre egin behar izan diotela: hitzarmenari atxikitzea eta ordainsarien igoera bermatzea, baina beste lan-baldintza batzuk okertuta edo egungo baldintzei eustea soldata-igoerarik gabe. 

SATSEk ez du horrelako xantaiarik onartzen eta San Juan de dios langileen baldintzak erabat hobetzeko borrokan jarraituko dugu.