Lana

SATSEk akordio bat lortu du IMQ Zorrotazurre Klinikako erizainentzako banakako fidelizazio-plus bat onartzeko

Plus hori eskatzea erabakiko duten erizain guztiei aitortuko zaie, erizain espezialistak, gainbegiraleak, erdi-mailako arduradunak eta adjuntoak barne.

SATSEk akordio bat sinatu du IMQ Zorrotzaurre klinikako zuzendaritzarekin, eskatu nahi izango duten erizainentzako dedikazio-plusa banaka eta borondatez aitortzeko.

Plus hori eskatzea erabakiko duten erizain guztiei aitortuko zaie, erizain espezialistak, gainbegiraleak, erdi-mailako arduradunak eta adjuntoak barne.

Plusa jasotzeko eskaera egin eta banakako akordio bat sinatu eta honako baldintza hauek bete beharko dira:

Enpresan etenik gabe 5 urtez egotea, EAEko osasun-eremu publikoan edota pribatuan klinikatik kanpo zerbitzurik eman gabe, bai besteren kontura, bai norberaren kontura, irakaskuntza-lana izan ezik. Enpresan alta emandako aldiak (aldi baterako ezintasuna, amatasuna/aitatasuna, haurdunaldiagatiko etenaldia, edoskitzaroa, oporrak...) emandako zerbitzutzat hartuko dira.

•Bost urteak hasteko erreferentzia-data 2021eko urtarrilaren 1a izango da, baldin eta pertsonak data horretatik eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, edo, hala badagokio, atxikitzea erabakitzen duen betiere pertsona kontratazio-data edo akordioa izenpetzeko data.

5 urteetan 3.000 euro jasoko dira guztira, hau da, urte bakoitzeko 600 euroko 5 ordainsari, jasoko den hilabetea hitzartuko da. Erreferentzia-data 2021eko urtarrilaren 1a dutenek 1.500 euroko bi ordainketa bakar jasoko dituzte. 

• Bost urte igaro ondoren baldintza horiek betetzen dituzten langileak 3.000 euroko igoera izango du bere soldata gordinean, dedikazio-plus gisa. 

Akordio hau indarrik gabe utz daiteke borondatez,jasotako zenbatekoak itzulita. Halaber, Langileak akordioa betetzen ez badu, Enpresak zigor dezake. 

Eskaera egiteko, idatziz jarri behar da harremanetan enpresarekin GGBBra, helbide honetara e posta bat bidaliz: personal2@clinica.imq.es  , gaia zehaztuz:"Fidelizazio-, iraunkortasun- eta dedikazio-plusari dagokionez enpresarekin ituna egiteko eskaera".

Mezu elektroniko horretan berariaz erantsi nahia adierazi eta 5 urte bete izan dituzten pertsonek lan-bizitza bidali behar dira.

Atzikimendua egiteko momentuan 5 urte zenbatzen hasiko diren pertsonek hurrengo urtean bidaliko dute lan bizitzaren dokumentua, urtebete izango dutenean. 

Hurrengo urteetan enpresara lan bizitza bidaltzea beharrezkoa izango baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. 

Zalantzarik izanez gero, enpresak baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen beste dokumentazio bat eskatu ahal izango du.

Lan-bizitzaren dokumentua Gizarte Segurantzaren webgunean lor daiteke.
Nola egin jakiteko kontsultatu dokumentu hau

Atikimendu-ereduak ikusi

 

SATSEk ordezkatzen zaitugu eta zure eskubideak defendatzen ditugu!