Lana

Urriak 25, greba zerbitzu publikoetan: Parte hartu zure eskubideen alde!

EAEko osasun publikoaren gainbeheraren aurka, eta ondoriozko gure lan-baldintzak eta asistentziaren kalitatea okertzearen aurka
Enfermeras en movilizacion huelga 25 de octubre

Euskadiko Erizainen Sindikatutik erizain eta fisioterapeutei dei egiten dizuegu datorren asteazkenean, urriaren 25ean, gelditzeko. EAEko zerbitzu publikoak, hala nola Osakidetza, pairatzen ari diren narriaduraren aurkako greba eguna, eta horiek posible egiten ditugun profesionalok egunez egun bizi dugun saturazioa eta gure lan-baldintzen etengabeko okertzearen aurkako greba, nahikoa da! 

 
Pandemiak agerian utzi zituen narriadura horren ondorioak. Hiru urte geroago, ez dute ezer egin zerbitzu publikoak indartzeko. Gure erakundeek – Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek – inoizko superabit handiena dute, baina gizarte-premiak larriagotu egiten dira eta zerbitzu publikoek okerrera egiten jarraitzen dute. 
 

Egoera horren aurrean, ezin dugu beste aldera begiratu: zerbitzu publikoen eta horiek posible egiten ditugun langileon aldeko erabakiak har ditzatela eskatzen dugu! 

 
Zer eskatuko diegu? 

 
• Zerbitzu publikoak indartzeko aurrekontuak 

• %10eko soldata-igoera, azken bi urteetako erosteko ahalmenaren galera berreskuratzeko eta 2024koa bermatzeko. 

• Enplegu publikoa sortzea eta egonkortzea, behin-behinekotasuna %8ra jaitsiz 
• Lan-kargak arintzeko eta plantillen osasuna bermatzeko neurriak 

• Berdintasunerako benetako urratsak ekarriko dituzten genero-arloko neurriak 
• Lanaldiaren murrizketa adostea 

• Arlo publikoa indartzea eta pribatizazio berririk ez egitea 

 
Manifestazioak 11:30ean, parte hartu! 

Donostia: Boulevard 

 
• Bilbo: Kale Nagusia 85 

 
• Gasteiz: Legebiltzarra 

 

  
Gure esku dago lortzea! 

 
Lantokiak hustu eta kaleak bete behar dira!! 

 
Urriaren 25ean, denok Grebara!!