Erizainen ratioak - Euskadi
Erizainen ratioa mila biztanleko
Espainia
6,2
BIZTANLEKO
Europako batez bestekoa
8,4
BIZTANLEKO
Europaren ilaran
Espainian, mila biztanleko erizainen kopurua Europakoa baino askoz txikiagoa da.
Azken urteotan, alde hori areagotu egin da gastua kontrolatzeko neurriak abian jarri direlako, eta, horren ondorioz, Espainiak galdu egin du osasun-sistema onenetako bat izatearen prestigioa.
Irlanda, Alemania, Luxenburgo, Belgika edo Austria bezalako herrialdeek 10 erizain baino gehiago dituzte 1.000 biztanleko. Suitzak, Islandiak eta Finlandiak 14 baino gehiago dituzte.
Espainiako zifraren azpitik daude Eslovakia, Polonia, Hungaria, Bulgaria, Letonia, Zipre eta Grezia.
Erizainen defizitak zuzenduz gero, osasun gizatiarragoa, seguruagoa eta osasun-emaitza hobeak lortuko genituzke
Handitzea humanizatzeko
Baldintza horietan, oso zaila dela laguntza humanizatua, segurua eta kalitatezkoa bermatzea, eta ondorioak eragin ditzake, bai pazienteengan, bai profesionalen osasunean bertan.
Osasun-emaitza hobeak
Ikerketa ugarik erakusten dute erizain bakoitzak artatzen dituen pazienteen kopurua gutxitzean nabarmen murrizten direla berrospitaleratzeak eta konplikazioak. Lehen Mailako Arretan, egiaztatu da atxikimendu terapeutiko handiagoa eta konplikazio gutxiago daudela prozesu kronikoetan.
Legeak egiteko beharra
Erizain bakoitzeko paziente kopuru maximo bat arautzen duen lege bat, pazientearen segurtasuna eta asistentzia hobea bermatzeko, lurraldeen arteko desberdintasunik gabe eta Europako batez bestekoarekin parekatuta.
Hezkuntzan aurrekari bat
Zergatik ez Osasunean?
Irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko irakasle bakoitzeko gehieneko ikasle-kopurua ezartzen du, eta, gainera, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak bereizten ditu, etapa bakoitzak dakartzan premia espezifikoei erantzunez.