Cesi - Euskadi
Sindikatu Independenteen Europako Konfederazioa
Erizainen Sindikatuak (SATSE) nazioarteko foroetan parte hartzen du 1992. urteaz geroztik, Sindikatu Independenteen Europako Konfederazioan (CESI) sartzen baita. Sindikatuak du, gaur egun, CESIren Osasunaren Kontseilu Profesionalaren presidentzia, eta erakunde horren Kontseilu Exekutiboko kide da.
SATSEk Sindikatu Independenteen Europako Konfederazioan duen presentzia aktiboak aukera ematen dio erakundeari gure herrialdeko erizain eta fisioterapeutei eragin diezaieketen Europar Batasuneko erabaki politiko eta sanitarioak ezagutzeko.
Era berean, erizainen eta fisioterapeuten lan- eta lanbide-baldintzak hobetzeko SATSEren proposamenak Europako instantzia gorenen aurrean aurkezteko aukera ematen du, eta, horrela, haien eskaerek eta aldarrikapenek mugak gainditu ditzaten eta Europar Batasuneko arduradunek kontuan har ditzaten lortzeko.
CESI 40 erakunde sindikal nazionalek eta Europako lau sindikatuk osatutako konfederazioa da, eta Europako profesionalen lan-baldintzak hobetzearen alde lan egiten du, sektore publikokoak zein pribatukoak, besteak beste, osasungintzan eta arlo soziosanitarioan.