Garapen Profesionala

Azkenean! Osakidetzak Karrera Profesionalerako Prestakuntza Sanitario Espezializatua aitortuko du

Joan den uztailean jakinarazi genizuenez, Auzitegi Gorenak lankide emagin bati aitortu zion EIR gisa emandako prestakuntza-denbora, karrera profesionalerako emandako zerbitzu gisa

Eskaera historikoa

SATSEk urteak eman ditu Osakidetzari eskatzen egoiliarren denbora lanbide-esperientziatzat har zezan, hainbat ekintzaren bidez mailak lortzeko: 2021ean, sinadura bilketa masibo bat egin genuen gure eskaera babesteko. Ondoren, 2022an, Lanbide Garapenaren ezohiko deialdiari alegazioak egin genizkion. 2023an, langile egoiliarren baldintzak hobetzeko proposamenean sartu genuen eskaera hori, eta Sagarduy sailburuari bidali genion. Harrezkero, etengabe jarri ditugu erreklamazioak prozesuetan, eta dagozkien foroetan eskatu dugu: Mahai Sektorialean eta KPren eredu berriaren lantaldean. Azkenik, 2025 urtea amaituta, Osakidetzak aurreikusten du prestakuntza-urte horiek karrera profesionalerako lan egindako denboratzat hartzea.

Lehen urratsa da, baina ez da nahikoa

SATSEk, orain, Osakidetzari eskatu dio neurriak martxan jartzeko, eragindako profesionalek orain arte aitortu gabeko urte horien baturarekin dagokien mailara aurkezteko aukera izan dezaten: ezohiko deialdi baten bidez edo aurreko mailan nahitaez egon beharreko aldia kenduz (egokitzapena).

Horrela bakarrik arindu ahal izango lirateke Osakidetzak espezialista horiei eragindako errekonozimendu faltaren kalteak.

Dedikazioa eta ahalegina aitortzea

Bada garaia prestakuntza espezializatua behar bezala baloratzeko eta talentua erakartzeko. Erizain espezialistak falta dira arlo guztietan, eta horrek eragina du arretaren kalitatean.

Euskadiko osasun-langileen aurrerapen profesionalean berdintasuna eta justizia bermatzeko borrokan jarraituko dugu.