Berriak
Garapen Profesionala
KARRERA PROFESIONALA. 2025eko ohiko deialdia eta errepeska 2022, 2023 eta 2024ko deialdietarako
26.01.26 | Euskadi
SATSEk auzitara jo du beste behin ere, langileen eskubideak defendatzeko karrera profesionalari dagokionez.
Oraingo honetan, 2022., 2023. eta 2024. urteetako garapen profesionalerako deialdiak aurkaratzeko; horietan, aldi baterako langileen eta langile finkoen maila berri bat eskuratzeko eskubidea urratzen zuten abusuzko baldintzak planteatzen ziren.
EAEANk arrazoia eman digu eta baliogabetzat jo ditu:
- Langile finkoei deialdiaren aurretik emandako zerbitzu-denbora eskatzea.
- Maila lortzeko eskatutako zerbitzu-denbora lanbide-kategoriari dagokiona izatea, lanbide-taldeari dagokiona izan beharrean. Horrek kalte egiten zien erizain espezialistei.
Epaimahaiak erabakitakoa aplikatzeko, Osakidetzak jakinarazi digu gaur bertan argitaratuko duela zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 2801/2025 Ebazpen berria, honako hau jasotzen duena:
- 2025eko karrera profesionalaren ohiko deialdia.
- Deialdia, 2022, 2023 eta 2024ko ohiko deialdietara aurkezterik izan ez zutenentzat, sartzeko baldintzak betetzen ez zituztelako edo kategorian gutxienez 5 urte lan egin ez zituztelako.
Parte hartzeko eskaera bakarra egin beharko duzu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Garapen profesionalerako aplikazio informatikoaren bidez. Aplikazio hori https://lanbidegarapena.osakidetza.eus helbidean eta Osakidetzaren webgunean dago eskuragarri.
Epea hilabetekoa da, 2026ko urtarrilaren 27tik otsailaren 26ra.
Epe horretan, Osasun Sistema Nazionaleko beste osasun-zerbitzu batzuetan eta Curriculum Vitae aplikazioan baliozkotuta ez dauden beste administrazio batzuetan egindako zerbitzuak erregistratu eta egiaztatu beharko dira.
GARRANTZITSUA:
Kontuan izan ebaluazio negatiboa lortzeak bi urteko zigorra ekarriko lukeela. Aurkeztu aurretik, egiaztatu dagokion deialdiaren eten-datetan (2022, 2023 edo 2024) betetzen zenituela egindako zerbitzuen eta prestakuntzaren baldintza guztiak.
Zalantzarik baduzu, lagunduko dizugu!
Galdetu zure ordezkariari!
Interesgarria izan dakizuke
19.12.23 | Euskadi
Lortu zure unibertsitate aditua SATSE Bizkaiarekin: Plaza mugatuak!
20.12.23 | Euskadi
Osakidetza: Prestakuntzarako laguntza-programaren ebazpena
03.07.24 | Euskadi