Osasun Politika

Kontzentrazioa euskal zerbitzu publikoen eta bertako langileen baldintzen alde

SATSEk protestan parte hartzen du, zerbitzu horiek – besteak beste, euskal osasun publikoa – jasaten ari diren narriadura nabarmena salatzeko. Urriaren 25ean eta abenduaren 19an, denok grebara!!

Euskadiko Erizainen Sindikatutik gaur Euskadiko hiru probientzietan zerbitzu publikoen alde antolatutako elkarretaratzeetan parte hartu dugu. Zerbitzu horiek, hala nola Osakidetza, nabarmen okertzen ari dira, eta lan-baldintzek eta asistentziaren kalitateak okerrera egin dute.  

Pandemiak agerian utzi zituen narriadura horren ondorioak. Hiru urte geroago, ez dute ezer egin euskal zerbitzu publikoak indartzeko. Gure erakundeek – Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek – inoizko superabit handiena dute, baina gizarte-premiak larriagotu egiten dira eta zerbitzu publikoek okerrera egiten jarraitzen dute.  

Egoera horren aurrean, ezin dugu beste aldera begiratu: 

Zerbitzu publikoen eta posible egiten ditugun langileen aldeko erabakiak har ditzatela eskatzen dugu!  

Zer eskatuko diegu?  

  • Zerbitzu publikoak indartzeko aurrekontuak  
  • %10eko soldata-igoera. Azken bi urteetako erosteko ahalmenaren galera berreskuratzeko eta 2024koa bermatzeko.  
  • Enplegu publikoa sortzea eta egonkortzea, behin-behinekotasuna % 8ra jaitsiz  
  • Lan-kargak arintzeko eta plantillen osasuna bermatzeko neurriak  
  • Berdintasunerako benetako urratsak ekarriko dituzten genero-arloko neurriak  
  • Lanaldiaren murrizketa adostea.  
  • Arlo publikoa indartzea eta pribatizazio berririk ez egitea 

Gure esku dago hori lortzea!

Lantokiak hustu eta kaleak bete behar dira!! 

Urriaren 25ean eta abenduaren 19an, denok grebara!!