Albisteak
Enplegua
EPE Osakidetza 20-21-22+E.Fisioterapeuta: Onartutakoen behin betiko zerrendak
20.07.23 | Euskadi
Osakidetzak fisioterapeuta kategorian onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu ditu enplegu publikoaren aplikazioan.
Ebazpen horien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpenak argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
GARRANTZITSUA!!!10 egun balioduneko epea hasten da, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskakizunak eta merezimenduak alegatzeko, prozesua arautzen duten oinarri orokorren 12.1.1 puntuak adierazten duen bezala.
Baldintzak eta merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko epea: 2023ko uztailaren 20tik abuztuaren 3ra, biak barne.
Ez da beharrezkoa izango Osakidetzaren informazio elektronikoan agertzen den dokumentazioa aurkeztea. Informazio horrek Osakidetzan erregistratutako informazioa izango du, honako hauei buruzkoa:
- Osakidetzan eta beste herri-administrazio batzuetan emandako zerbitzuak.
- Hizkuntza-eskakizunak.
- IT Txartelak.
- Formakuntza.
- Formakuntza.
Informazio honetan ez dauden gainerako merezimenduakerregistro bidezaurkeztu beharko dira aurreikusitako epean. Gogoratu! Baita ere entregatu beha da:
- NAN (12.1.1)
- Desgaitasun-ziurtagiria, hala badagokio (12.1.1 D)
- Emandako zerbitzuen lotura, hala badagokio (12.1.1 H)
Informazio horri buruzko erreklamazioa epe berean aurkeztu ahal izango da.
Zerrendak
Goian, eskuinean, sartu eta bete ezazu zure NANa eta pasahitza (izena eman LEPean edo, Osakidetzako langilea bazara, indarrean daukazuna).
'Prozesua' atalean, hautatu EPE 2020-2021-22+E eta dagokion kategoria. Behealdean, 'deialdi-oharrak', kontsultatu beharreko zerrenda duen PDFa aurkituko duzu.
Edozein zalantza argitzeko, galdetu zure ordezkariari, laguntzeko gaude.