Albisteak
Profesionala
Osakidetza Euskara: Lanorduetatik kanpoko ikastaroetara onartutako eta baztertutako eskabideen behin betiko zerrenda
04.09.23 | Euskadi
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak 2023-2024 ikasturteko lanorduz kanpoko ikastaroetan parte hartzeko onartutako eta baztertutako eskaeren behin betiko zerrenda onartu zuen irailaren 1eko 1088/2023 Ebazpenaren bidez.
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea 2023ko irailaren 2tik hasi eta urriaren 1ean amaituko da, bi egunak barne.
Ikastaroa IVAPek finantzatuko dien langileen kasuan, irailaren bigarren hamabostaldian matrikula-orriak jasoko dituzte eta horiekin beraiek aukeratutako euskaltegi homologatura joko dute matrikula egiteko.
Bestalde, ikastaroa Osakidetzak ordainduko dien langileen kasuan, diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkeztu beharko dute Zuzendaritza Nagusian. Prozedura zehaztuko duen ebazpena irailean zehar argitaratuko da.
Osakidetzaren dirulaguntza jasotzeko eskaerak:
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak Osakidetzaren dirulaguntza-eskaerak jasotzeko deialdia onartu zuen, IVAPen ordu-kreditua agortuta daukaten eta baldintzak betetzen dituzten langileentzat.
Eskabidea eta agiriak Zuzendaritza Nagusiaren Euskara Zerbitzu Korporatiboan aurkeztu behar dira; nahi bada, hurrengo helbide elektronikoan: Euskara.IkastaroakZN@osakidetza.eus
1) Ikasturte hasieran (2023ko urriaren 16tik 30era bitartean) aurkeztu beharreko agiriak:
- Eskabide orria beteta (baldintzak betetzen dituen langile bakoitzak berea jasoko du).
- Euskaltegi publiko edo pribatu homologatuan matrikula ordaindu izanaren frogagiria.
2) Lehenengo lauhilekoaren amaieran (2024ko otsailaren 19tik martxoaren 4ra) aurkeztu beharreko agiriak:
- Euskaltegiak betetzeko aprobetxamendu agiria (II. Eranskina).
- Lehenengo lauhilekoan baja medikoren bat izanez gero, iraupenaren berri ematen duen frogagiria.
3) Ikasturte amaieran (2024ko uztailaren 1etik 19ra) aurkeztu beharreko agiriak:
- Euskaltegiak betetzeko aprobetxamendu agiria (II. Eranskina).
- Bigarren lauhilekoan baja medikoren bat izanez gero, iraupenaren berri ematen duen frogagiria.
- Beste erakunde batzuei helburu bererako eskatutako dirulaguntzei buruzko zinpeko aitorpena, eta, eskuratu badira, horien zenbatekoari buruzkoa (III. Eranskina).
Interesgarria izan dakizuke
01.12.23 | Euskadi
Hizkuntza eskakizunen 2023ko bigarren deialdia: Idatzizko probaren emaitzak
29.12.23 | Euskadi