Albisteak
Garapen Profesionala
Osakidetzaren laguntza-eskaera, ordu-kreditua agortuta duten langileentzat
17.10.24 | Euskadi
Osakidetzak ordu-kreditua agortuta zuten eta dirulaguntza jasotzeko baldintzak betetzen zituzten langileentzako laguntzak eskatzeko deialdia onartu du, Euskal Osasun Zerbitzuaren intranetean adierazten den bezala.
Eskabideak eta beharrezko dokumentazioa Zuzendaritza Nagusiko Euskara Zerbitzu Korporatiboan aurkeztu behar dira; honako helbide elektroniko honen bidez aurkez daiteke: Euskara. IkastaroakZN@osakidetza.eus
1) Ikasturte hasieran aurkeztu beharreko agiriak (2024ko urriaren 21etik 31ra):
- Betetako eskabide-orria (baldintzak betetzen dituen pertsona bakoitzak berea jasoko du).
- Euskaltegi homologatu publiko edo pribatuan matrikula ordaindu izanaren egiaztagiria.
2) Lehenengo lauhilekoaren amaieran (2025eko otsailaren 17tik 28ra) aurkeztu beharreko agiriak:
- Euskaltegiak betetzeko aprobetxamendu-agiria (II. eranskina).
- Lehenengo lauhilekoan medikuaren baja izanez gero, bajaren iraupenaren egiaztagiria.
3) Ikasturte amaieran aurkeztu beharreko agiriak (2025eko uztailaren 1etik 18ra):
- Euskaltegiak betetzeko aprobetxamendu-agiria (II. eranskina).
- Bigarren lauhilekoan medikuaren baja izanez gero, bajaren iraupenaren egiaztagiria.
- Helburu bererako beste erakunde batzuei eskatutako dirulaguntzei buruzko zinpeko aitorpena eta, hala badagokio, dirulaguntzen zenbatekoari buruzkoa (III. eranskina).
• Deialdia:
- 620/2024 Ebazpena, irailaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena.
Interesgarria izan dakizuke
22.11.23 | Euskadi
Ikasketetarako eta etengabeko prestakuntzarako laguntzak Arabako ESIan
22.11.23 | Euskadi