Albisteak

Lana

Osakidetzari eskatzen diogu 18-19 EPEko gainerako hautagaien zerrendak berehala argitaratzeko

Emagin kategoriaren zerrenda argitaratu dute, baina oraindik ez digute ezer jakinarazi lan-osasunari eta osasun mentalari buruz. Uztailean egingo dute azterketa.

OPE Osakidetza

Uztailean azterketa egingo duten emaginen 2018-2019ko EPEko izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu du Osakidetzak. SATSEtik kritikatzen dugu gaur egun ez daukagula inolako jakinarazpenik osasun mentaleko erizainen kategorien zerrendak argitaratzeko datari buruz. Kategoria horiek ere uztailaren 16an egingo dira, eta lan-osasuneko erizainaren kategoria uztailaren 22an aztertuko da.

Onartezina iruditzen zaigu azterketa berria egiteko 20 egun falta direnean, eta sailburuaren promesak gorabehera, pertsona horiek oraindik ez ezagutzea aurreko EPEaren emaitza. Ez da bidezkoa erizainek eta fisioterapeutek ahalegin handia egin behar izatea, agian plaza finkoa dutenean eta bizitza hankaz gora jartzen duen beste azterketa bat prestatu behar ez denean. 

Era berean, langileekiko errespetu falta iruditzen zaigu sindikatuok, haien ordezkari legitimoak garen aldetik, komunikabideen bidez jakin behar izatea gai horien guztien berri. Sailak ohikoak dituen horrelako dinamikak kritikatzen ditugu, eta berehala aldatzea eskatzen dugu. 

Sindikatutik, hilabeteak daramatzagu mobilizatzen Eusko Jaurlaritzari eskatzeko beharrezko baliabide material eta giza baliabide guztiak jar ditzala 2018-19ko EPEko hautagaien behin-behineko zerrendaren argitalpena arintzeko kategoria guztietan. 

Beti bezala, edozein berritasunen aurrean, ohiko bideetatik informatuta mantenduko zaituztegu. 

NAZKATUTA GAUDE!