Berriak
Enplegua
Osasun Mentaleko Erizaina Egonkortze EPE prozesua: Akatsen zuzenketa I. eranskinean
26.11.25 | Euskadi
2025eko azaroaren 26an Egonkortze EPE webgunean 1302/2025 Ebazpena argitaratu zen, 1164/2025 Ebazpeneko akatsak zuzentzekoa. Ebazpen horren bidez, erresulta-eskaintza eta OPE lehiaketaren bidez OSASUN MENTALEKO ERIZAINAREN kategorian egonkortzeko izangaien zerrenda argitaratzeko agindu zen.
Aurrekoaren ondorioz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren izangaiek, orain zuzenduta dagoen 1164/2025 Ebazpenaren I. eranskinean agertzen ez direnez, ez zuten destinorik aukeratu, eta 5 egun naturaleko epean, ebazpen hau Osakidetzaren web-orrian argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik zenbatzen hasita, eskainitako destinoak aukeratu beharko dituzte. Horretarako, Osakidetzaren webgunean ematen den eskabide-eredua bete beharko dute.
Ebazpen horien I. eranskinean jasotako pertsonek (destinorako aukera duten izangaiak) destinoak aukeratzeko epea 2025eko azaroaren 27tik 2025eko abenduaren 1era artekoa izango da, biak barne.
Destinoen aukeraketa hori EPE Egonkortzea hautaketa-prozesuaren ohiko fasean destinoak aukeratu bazituzten ere egin beharko dute.
Interesgarria izan dakizuke
31.10.25 | Euskadi