Garapen Profesionala

Osasun arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak

Eskabideak aurkezteko epea 2024ko irailaren 3tik urriaren 4ra izango da.
ayudas osakidetza 2024

2024ko irailaren 2an argitaratu zen Osasuneko sailburuaren agindua, 2024an osasun-arloko profesionalak prestatzeko beken eta laguntzen oinarriak ezarri eta deialdia egiten duena.

Agindu honek 2024. urtean hasten diren beka eta laguntzei eragiten die.

Eskabideak

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Hau da, 2024ko irailaren 3tik urriaren 4ra.

Eskabideak egiteko, eredu normalizatuak beteko dira, eskuragarri daudenak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

Informazio gehiago