Albisteak
Garapen Profesionala
Osakidetzako euskara ikastaroak 2022-2023: bigarren deialdia
07.11.23 | Euskadi
1959/2023 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena argitaratu da. Honen bidez, 2023-2024 ikasturteko bigarren lauhileko euskara ikastaroetarako deia egiten zaie Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileei eta berari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei.
Izen-emateak
Lanordutako ikastaroetan izena emateko epea 2023ko azaroaren 7tik 17ra bitartekoa izango da, biak barne.
- 5 orduko trinkoa
- Barnetegia
- Egunero 2 ordu
Lanorduz kanpoko ikastaroetan izena emateko epea 2023ko azaroaren 21etik abenduaren 1era bitartekoa izango da, biak barne.
- 5 orduko trinkoa
Bigarren deialdia
Deialdi honetan Osakidetzako langileek har dezakete parte, lan-harremana edozein izanda ere, baldintza hauek betetzen badituzte:
- Zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan egotea, 2023ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 6ra bitartean lanorduetako ikastaroak eskatzeko; aldi baterako langileen eta ordezkoen kasuan, 2022ko apirilaren 19tik 2023ko apirilaren 19ra bitartean guztira bost hilabetetik gora lan egin behar izan dute Osakidetzan.
- Lanorduz kanpoko ikastaro trinkoa urrian hasi duten langileek soilik eska dezakete ikastaroarekin jarraitzeko.
Interesgarria izan dakizuke
05.02.24 | Euskadi
Hizkuntza eskakizunen deialdi berria: Eskaerak egiteko epea zabalik
14.11.23 | Euskadi