Garapen Profesionala

2023 Euskarazko hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko izena emateko epea ireki da

Irailaren 12tik 25era IVAPeko euskara-eskakizunak egiaztatzeko probak egiteko izena emateko epea zabalik egongo da.

Euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPen 2023ko bigarren deialdia argitaratu da. Izena emateko epea irailaren 12tik 25era izango da.

Euskarazko hizkuntza-eskakizunak egiaztatu nahi dituzten profesionalek izena eman ahal izango dute 2023ko bigarren deialdi honetan, IVAPen aplikazioaren bidez. Horretarako, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikoa izatea (BAKQ, hodeiko ziurtagiri profesionala...). Deialdi honetako prozedurek berberak izaten jarraituko dute, IVAPen baldintzetara egokitzeko aldaketa batzuk izan ezik.

Osakidetzako profesionalen kasuan, gainera, egiaztapen-prozesuan parte hartu ahal izateko, gutxienez lan-kontratu bat eduki beharko da Osakidetzan hizkuntza-eskakizunen deialdian izena emateko epean, kasu honetan irailaren 12tik 25era.