Enplegua

Emaginen kontratazio-zerrendak eguneratzea eta integratzea

Osakidetzak zerrenden integrazioa eta eguneratzea argitaratu ditu, 2026ko otsailaren 27ra arte eguneratuta. Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea 2026ko uztailaren 10era artekoa da

2020-21-22ko Egonkortze EPEan emagin kategoriako kontratazio-zerrendak argitaratu dira, integratuta eta 2026ko otsailaren 27ra arte eguneratuta, hautaketa-prozedura horretako oposizio-faseari dagokion puntuazioarekin, lanbide-esperientziarekin eta egiaztatutako euskarazko hizkuntza-eskakizunekin.

Era berean, Osakidetzak Zerbitzu Erakundeen eta Zentroen lehentasunak eguneratu ditu 2026ko maiatzaren 31ra arte.


Akatsak eta erreklamazioak berrikustea

Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea 2026ko uztailaren 10era arte egongo da zabalik, egun hori barne.

Zerrenda eguneratuetan beren datuei buruzko akats material, egitezko edo aritmetikoren bat atzematen duten hautagaiek, ahalik eta lasterren zuzendu ahal izateko, 2021lp-lc@osakidetza.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea gomendatzen da. Gaian: EGUNERATZEA (dagokion kategoria) jarriz. Horrek ez du salbuesten dagokion gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

SATSE Euskadin edozein berritasunen berri ematen jarraituko dugu!