Albisteak
Garapen Profesionala
Zabalik dago epea 2023-24 ikasturteko Hizkuntza Eskola Ofizialeko matrikularen dirulaguntza eskatzeko
Eskaera egiteko epea: 2024ko urriaren 28tik azaroaren 8ra bitartean, biak barne
28.10.24 | Euskadi
Deialdian parte har dezakete 2023-2024 ikasturtean hizkuntza eskola ofizialetan ikasle ofizial gisa euskara ikastaroren bat egiten duten Osakidetzako langileek, lan-harremana edozein izanda ere.
Eskaera egiteko epea: 2024ko urriaren 28tik azaroaren 8ra bitartean, biak barne.
Bete beharreko baldintzak:
- Osakidetzako langile finkoa, interinoa, ordezkoa edo aldi baterakoa izatea eta zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan egotea 2023ko urriaren 1etik 2024ko ekainaren 30era bitartean.
- Ordezkoen eta aldi baterakoen kasuan, 2023ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30a bitarteko epean guztira bost hilabetetik gora lan eginda egotea Osakidetzan.
- Ikastaroa osorik bukatzea.
- Ikastaro bukaerako azterketa eginda edukitzea, edo 2023-2024 ikasturtean bukaerako azterketa egitetik salbuetsiko duen titulu baliokideren bat lortu izana.
Aurkeztu beharreko agiriak
Dirulaguntza jaso ahal izateko, interesatuek eskaera telematikoa egin beharko dute. Halaber, agiri hauen kopiak erantsi beharko dituzte:
- Hizkuntza Eskola Ofizialean, ikasle ofizial gisa, matrikula ordaindu izanaren frogagiria.
- Eskola agiri ofiziala, hizkuntza eskola ofizialak emana. Agiriak jaso beharko du lortutako kalifikazio akademikoa, eta ikaslea dagokion ikasturtean ikasle ofizial gisa euskara ikasgaian matrikulatuta egon dela.
- Ikastaro bukaerako azterketa egin ezean, dagokion bukaerako azterketa egitetik salbuetsiko duen egiaztagiria.
Argibide gehiago, intranet korporatiboan edota zure zerbitzu-erakundeko Euskara Zerbitzuan jaso dezakezu.
Interesgarria izan dakizuke
22.11.23 | Euskadi
Ikasketetarako eta etengabeko prestakuntzarako laguntzak Arabako ESIan
22.11.23 | Euskadi