news-articles

Enplegua

Euskara: Idatzizko probaren emaitzak

Idatzizko proben emaitzak eta hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ahozko probetara deitutako pertsonen zerrendak argitaratu dira

Irakurmenari eta idatzizko adierazpenari buruzko proben emaitzak kontsultatzeko, interesdun bakoitzak AZTERNETen sartu beharko du. Ibilbide hau jarraitu behar da:

Eskaerak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskaeraren kontsulta eta jarraipena < IVAPen ohiko deialdiak (2025-01-23) < Emaitzak

Fase honetan ezin da erreklamaziorik aurkeztu; behin-behineko kalifikazio globalak argitaratu arte itxaron beharko da, eta, beraz, erreklamazioak aurkezteko epea ekainaren 27tik uztailaren 4ra izango da.

Idatzizko azterketa gainditu duten pertsonak hiru lurraldeetan egingo den ahozko azterketara deituta daude, ekainaren 11, 12 eta 13an.

Azterketa egingo duten eguna, ordua eta lekua kontsultatu ahal izateko, AZTERNETen sartu eta honako ibilbide hau jarraitu behar dute:

Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskaeraren kontsulta eta jarraipena < IVAPen ohiko deialdiak (2025-01-23) < Xehetasuna < Ahozko azterketaren lekua

Informazio guztia IVAPen webgunean