Aktualitate

Garapen Profesionala

Euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPen deialdi berria

Epea gaur, hilak 4, hasi eta otsailaren 17ra arte luzatuko da euskararen 8 hizkuntza-eskakizun berriak egiaztatzeko

Gaur argitaratu da euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPen 2025eko lehen deialdia. Osakidetzako profesionalek parte har dezakete bertan eta izena emateko epea bihar, otsailak 4, hasi eta hilaren 17ra arte izango da.

Euskararen hizkuntza-eskakizunak egiaztatu nahi dituzten Osakidetzako profesionalek IVAPeko aplikazioaren bidez eman ahal izango dute izena 2025eko lehen deialdi honetan. Horretarako derrigorrezkoa izango da identifikazio elektronikoa izatea (BAKQ, ziurtagiri profesionala hodeian…)

IVAPek, Eusko Jaurlaritzaren 19/2024 Dekretuan ezarritakoaren arabera, hizkuntza-eskakizun mailak egokitu ditu. Alde batetik, eskaintza zabaldu du; ohiko lau hizkuntza-eskakizunez gain, beste lau erantsi ditu, "asimetriko" izenekoak. Bestalde, terminoak bateratu ditu, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak (HEEEB) ezarritako nomenklaturaren arabera.

Hizkuntza-eskakizunak 2025 - …

Idazmena eta irakurmena

Mintzamena eta entzumena

Aurreko deitura

Izen-emateko baldintzak1

A2B1

A2

B1

-

-

B1B1

B1

B1

1. HE

-

B1B2

B1

B2

-

B1B1 egiaztatuta izatea aurretik

B2B2

B2

B2

2. HE

-

B2C1

B2

C1

-

B2B2 egiaztatuta izatea aurretik

C1C1

C1

C1

3. HE

-

C2C1

C2

C1

-

C1C1 egiaztatuta izatea aurretik

C2C2

C2

C2

4. HE

C1C1 egiaztatuta izatea aurretik

1 Egiaztapen-prozesuan parte hartu ahal izateko, gainera, interesdunak Osakidetzan gutxienez lan-kontratu bat eduki beharko du hizkuntza-eskakizunen deialdian izena emateko epean, kasu honetan otsailaren 4tik 17ra, biak barne.

Osakidetzako hizkuntza-mailak egiaztatzeari eta baliozkotzeari dagokionez, ez da aldaketarik aurreikusten epe laburrera zein ertainera. Beraz, eskaintza "asimetriko" berriek ez dute eraginik izango Osakidetzako lanpostuen hizkuntza-eskakizunetan.

Informazio gehiago IVAPen webgunean.