Berriak

Garapen Profesionala

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako onartuen behin-behineko zerrenda (IVAP)

Erreklamazioak aurkezteko epea otsailaren 27tik martxoaren 5era izango da, biak barne

IVAP-eko zuzendariaren ebazpena argitaratu da, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako behin-behinean onartutako eskabideak onartzen dituena.

Eskaeraren egoeraren kontsultatu

Eskatzaileek AZTERNETen kontsultatu beharko dute eskabidearen egoera, onartuak edo baztertuak izan diren egiaztatzeko, honako ibilbide honi jarraituz:
«Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskaeren kontsulta eta jarraipena > IVAPen ohiko deialdiak (2026-01-23) > Eskabidearen datuak».

Erreklamazioak aurkezteko epea

Erreklamazioak aurkezteko epea 2026ko otsailaren 27tik martxoaren 5era izango da, biak barne.

Erreklamazioak AZTERNETen bidez aurkeztu beharko dira nahitaez, honako ibilbide honetan:

«Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskaeren kontsulta eta jarraipena > IVAPen ohiko deialdiak (2026-01-23) > Erreklamazio/errekurtso berria».

Behin betiko ebazpena

Deialdiaren 6. oinarrian xedatutakoaren arabera, erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ondoren eta, hala badagokio, erreklamazioak aztertu eta ebatzi ondoren, IVAPen webgunean argitaratuko da behin betiko ebazpena, onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendarekin martxoaren 18an.

Interesdunek berriro kontsultatu beharko dute eskaeraren egoera AZTERNETen.
 

Prozesuari buruzko informazio guztia IVAPen web orrian ikus daiteke.