Berriak
Enplegua
Lan Osasuneko Erizaintza Egonkortzeko EPE: Erresulten eskaintza: lehiaketa eta lehiaketa-oposizioa eta izangaien zerrenda
08.10.25 | Euskadi

Astearte honetan, 2025eko urriaren 7an, OPE Estabilización webgunean argitaratu da erresulta-eskaintza eta Lan Osasuneko Erizainaren deialdiari dagozkion izangaien zerrenda jasotzen dituen ebazpena, bai lehiaketa sistemakoa, bai lehiaketa-oposizio sistemakoa.
1) I. eranskinean, erresulta-fase honetan destinoa lortzeko aukera duten izangaien zerrenda dago, txanda irekian lortutako azken puntuazioaren arabera ordenatuta.
2) II. eranskinak erresulta-fase honetan txanda irekian hutsik dauden destinoen zerrenda jasotzen du.
Destinoak aukeratzeko epea 5 egunekoa da, 2025eko urriaren 8tik 14ra, Osakidetzaren webgunean ematen den eskabide-eredua betez.
Bi faseetan aukera duten pertsonek batera aukeratu beharko dituzte eskainitako destinoak, eta, horrela, destinoak aukeratzeko lehentasuna izango dute.
GARRANTZITSUA: kontuan izan behar da baldintzak betetzen zituzten pertsonek destinoa garaiz eta behar bezala eskatzen ez dutenek edo destino guztiak aukeratzen ez dituztenek, destinorik ez badute, ondorengo erresulta-faseetan parte hartzeko eskubideak galduko dituztela.
Epe horretan bertan ere aurkeztu ahal izango dira dagozkion erreklamazioak, eta elektronikoki egin beharko dira, Osakidetzaren webgunean ematen den formatuaren bidez.
I. eranskinean jasotako izangaiek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak egindako azterketa medikoa egin beharko dute. Horretarako, hitzordua eskatu beharko dute zerbitzu-erakundean, aurreko paragrafoan aurreikusitako 5 eguneko epean.
Adi egon! Informatzen jarraituko dugu!
Interesgarria izan dakizuke

11.07.24 | Euskadi
Kontratazio zerrenda. Erizaina, erizain espezializatuak eta Fisioterapeuta.

22.07.24 | Euskadi