Berriak
Garapen Profesionala
Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako onartutakoen behin-behineko zerrenda
03.10.25 | Euskadi

IVAPen webgunean argitaratu da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako behin-behinean onartutako eskabideak onartzen dituena.
Eskabidearen egoera ikusteko, eskatzaileak AZTERNETen sartu behar dira eta ibilbide hau jarraitu: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena >IVAPeko ohiko deialdiak (2025-08-01) > Eskaeraren datuak».
Erreklamazioak egiteko epea zabalik egongo da urriaren 2tik 8ra bitartean, biak barne.
Erreklamazioak Azterneten bidez aurkeztuko dira: «Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena > IVAPeko ohiko deialdiak (2025-08-01) > Erreklamazio edo errekurtso berria».
Onartuen eta baztertuen behin betiko Ebazpena urriaren 16an argitaratuko da.
Informazio guztia IVAP-eko webgunean
Interesgarria izan dakizuke
04.02.25 | Euskadi