Enplegua

Osakidetza EPE Egonkortze Prozesua: Fisioterapien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratu dira

Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea 2025eko urtarrilaren 27tik otsailaren 26ra bitartekoa da

2025eko urtarrilaren 24an, Osakidetzaren webgunean argitaratu dira txanda irekiko Lehiaketa-oposizio Sistemako izangaien behin betiko zerrenda eta fisioterapeuten kategoriako destinoen esleipena. 

Ebazpen horrek 3 eranskin ditu: 

  • 1. eranskina: destinoko esleipendunen zerrenda 

  • 2. eranskina: hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda (destinorako aukerarekin eta gabe) 

  • 3. eranskina: baztertutako izangaien zerrenda 

Laster EHAAn argitaratuko den ebazpenaren bidez, 1. eranskinean aipatzen diren pertsonak izendatuko dira, estatutupeko langile finkoekin. 

Ebazpen hau EHAAn argitaratu arte itxaron beharko da epeak eta lanpostuaz jabetzeari eta lanpostuan sartzeari buruzko gainerako informazioa ezagutzeko. 

Zerrendak 

Zerrendak ikusteko, Osakidetzaren web-orrian sartu behar duzu, eta, ondoren, elektronikoki identifikatu "Sarbidea" atalean, zure NAN eta pasahitzarekin. 

Gora jotzeko errekurtsoaren epea 2025eko urtarrilaren 27tik otsailaren 26a, biak barne. 

Zalantzarik baduzu, galdetu zure SATSEko ordezkariari!